Plazaolako natur bidean Telleri pareko puntu beltzari aterabidea bilatu dio Leitzako Udalak

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 15a

Errepidera atera gabe, Telleriko belasoroan eginen den bidetik segitzeko aukera izanen dute Plazaolako trenbideko erabiltzaileek. TTIPI TTAPA

Baserriko belarsorotik pasabidea eginen da

Plazaolako natur bideko puntu beltzetako bat, Telleriko tunela da, baina badirudi horko arazoak desagertu eginen direla. Gaur egun, zati horretan, natur bidean segitu nahi izanez gero, errepidera atera behar izaten da, baina Udaletik TTIPI-TTAPAri adierazi diotenez, Telleri baserriko belarsorotik pasabidea eginen da.

Belarsoroko jabeekin akordio batera iritsiz moldatuko da arazoa. Eta hortaz, etenik egin gabe segitu ahal izanen da natur bidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun