Leitzako Sarriopapel enpresako langileek apirilaren 4an herriko plazan egindako batzarra. Sarriopapel enpresako langileek hiru eguneko paroa egin dute konbenioaren negoziazioan enpresarekin akordiorik lortu ezean (martxoaren 28an eta apirilaren 3 eta 4an). Langileek “IPC” delakoa gehi %1,75eko igoera eta 28 lanordu gutxiago eskatzen dituzte eta enpresak “IPC” gehi %0’8 lehendabiziko urtean eta %1,25 hurrengoetan eta 8 lanordu gutxiago eskaintzen ditu.