Lezamako txapelketa irabazi dute Jaunarena eta Zabaleta leitzarrek

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 26a

Aurrerako bi bikote Nafarroako Kirol Jolasen finalean izanen dira

Martxoaren 18an jokatu ziren Lezamako txapelketako finalak eta jubenil mailan txapeldun suertatu ziren Aurrerako Jon Jaunarena eta Zabaleta, Mendinueta gasteiztarrari eta Ontaria errioxarrari 22 eta 14 irabazita. Berria txapelketan ere ari da Jon Jaunarena Burlatako taldearekin eta Taintarekin bikote eginez, jubenil mailan. Martxoaren 20an Beotibarren jokatu zuten Aurrera Saiazeko bikotearen kontra eta 22 eta 10 irabazi zuten.

Emakumea Pilotari txapelketan laugarren

Emakumea Pilotari paleta goma txapelketan, hirugarren posturako lehia jokatu zuten martxoaren 21ean Aurrerako Iera Agirrek eta Saioa Aristorenak. Txapelketa ederra jokatu badute ere, azkenean laugarren izan dira, Aristorena eta Kontinen kontrako partida hori 18 eta 30 galdu baitzuten.

Irurtzun eta Zaramaga

Irurtzungo txapelketan, benjamin mailako Aurrerako bi bikoteek, Eskuderok eta Illarregik eta Alduntzin eta Altzelaik galdu egin zuten. Alebin mailan ere galdu egin zuten Eskuderok eta Gilek. Zaramagako txapelketatik ere berri txarrak Aurrerako pilotarientzat, kadete mailan galdu egin baitzuten Xabier Jaunarenak eta Hernandorenak.

Nafarroako Kirol Josetako finalean Aurrerako bi bikote

Nafarroako Kirol Jolasetan, finalaurrekoetako itzuliko partidak jokatu ziren Amazabalen martxoaren 21 goizean. Aurrerako lau bikotek jokatu dituzte finalerdiak eta horietako bik jokatuko dute finala. Izan ere, bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako bi bikote ziren aurrez aurre eta nahitaez bakarra pasatu behar. Lehen partidan bezalaxe, Beñat Altzelaik eta Joanes Illarregik irabazi egin zieten Ander Alduntzin eta Joseba Eskuderori, oraingoan 18 eta 9, eta finalean izanen dira. Lehen mailako infantiletan, aldiz, Anartz Olanok eta Ibai Barberenak 12 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearen kontra. Burlatakoek lehen partida ere irabazi zutenez, leitzarrak finaletik kanpo gelditu dira. Hirugarren mailako kadetetan, azkenik, Xabier Erasok eta Mikel Onsalok 22 eta 21 irabazi zioten San Migueleko bikoteari. Lizarran ere garaile atera zirenez, Aurrerako bikotea finalean izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun