Zaldi Eguna ekainaren 14an

TTIPI TTAPA 2008ko mai. 28a, 12:04

Aurtengo Zaldi Eguna aurreko edizioak baino lehenago izanen da: ekainaren 14an. Aurrera Perra Taldeak antolatuta, 9:30etik hasi eta gauak ongi etorria egin bitarte, ekitaldi ugari antolatu dira egun osoan.
Zaldiak protagonista nagusitzat hartuaz, Leitzara gerturatzen den orok ekintza eta aktibitate ugari ikusteko parada izanen du. Aipatu, bazkarirako sarrerak aurretiaz erosi ahal izanen direla. Haurrentzako menua 15 eurokoa da, eta helduena 25 eurokoa. Informazio gehiagorako 696101564 zenbakira dei daiteke.

Egitaraua

9:30ean Inguruarten Guratz-Peruarri itzulia
10:30ean
Leitzatrek
Haurrentzat poniak
Perraketa
Zaldi erakusketa
Zaldi Paseoak
13:30ean, plazan Zaldi proba
14:30ean, plazan Bazkaria
17:30ean, Inguruarten
Western heziketa
Heziketa naturala
Zalgurdi erakustaldia
Espainiar heziketa
Behor estalketa
Jinetada
23:00etan, Aurreran Country Musika:Lobo and Carmina

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!