Azken bi urteetan egin moduan, Pablo Feo Leitzako argazkizaleak herriko irudiekin egindako egutegi berri bat aurkeztu du. Berrikuntza gisa, 2008ko ale honetarako, Leitzako txokoak izanen dira protagonistak. Aurreko edizioetan argazkilariak ateak izan zituen ardatz. Guztira 12 dira Pablok hautatu dituen argazkiak, eta bakoitzak urteko hilabeteekin lotura hertsia du. Batzuetan nabarmenagoa da besteetan baino. Argazkien artean, Sasaingo presaren irudia, Inguruartean hartutako argazkia eta jada herritarren memorian bakarrik dirauen Villa Paulinaren irudia daude.