Mari Jose Aranburu Billabona, 53 urteko leitzarra maiatzaren 10ean hil zen, Sarrio lantegian lanera sartzear zela furgoneta batek kolpatu zuenean. Ezbeharra 13:40ak aldera gertatu zen eta langilea kasik berehala hil zen. Biharamonean, Sarrioko lankideek ordubeteko lan uztea egin zuten, 12:00etatik 13:00etara eta lantoki atarian elkartu ziren. Lankidearen heriotza salatzeaz gain, horrelakoak berriz gerta ez daitezen beharrezko segurtasun eta prebentzio lanak hartzea eskatu zuten. Istripua gertatu zen tokian lore sorta ageri zen.