Argazkiak urtarrilaren 20tik martxoaren 15era bitarte bidali behar dira
Inauteri aroan sarturik, ERRAN.EUS atariak IV. argazki lehiaketa antolatu du. Momentu politenak, mozorro originalenak, jendearen ikusmira... islatzen duten irudiak gordetzeak etorkizunean momentu horiek gogoratzeko bide eman dezake. Zure argazki eskualdeko herritarrekin partekatu nahi? Argazki ederrenek sariak lortuko dituzte! Horretarako honako oinarriak bete beharko dira:
1. Ttipi-Ttapa edo Xorroxin zabaltzen diren eremuetan sortu edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte har dezake.
2. Argazkiak 2018ko inauterietan ateratakoak izanen dira (argazkia non atera den zehaztu beharko da).
3. Argazkiak mugikor, tablet edo argazki kamararekin ateratakoak izan daitezke, originalak eta bertze inon argitaratu ez direnak. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 28x16 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertuak izanen dira)
4. Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan altxatuko ditugu eta guretzat gordeko dugu jasotako lanak publikatzeko eskubidea egiletza aipatuz.
Epeak
Argazkia bidaltzeko: urtarrilaren 20tik martxoaren 15era bitarte
ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: martxoaren 16tik apirilaren 3ra
Irabazleak: apirilaren 6an jakinaraziko ditugu, ERRAN.EUS atarian
Sari banaketa: apirilean