Eusko Ikaskuntzak eta TOKIKOMek lankidetza hitzarmena sinatu dute “egoera soziokulturalari eragiten dioten gaiak gizarteratzeko”

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2024ko uzt. 5a, 08:37

Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, Ane Urkiza, eta TOKIKOMeko zuzendari nagusia, Alaitz Artolazabal, lankidetza hitzarmena sinatzen.

Eusko Ikaskuntza erakundearen lehendakariak, Ana Urkizak, eta TOKIKOMen zuzendari nagusiak, Alaitz Artolazabalek, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Bilbon, haien arteko harremanak sendotu eta elkarlan ildoetan sakontzeko asmoz. Hitzarmenaren bidez, Eusko Ikaskuntzak eta TOKIKOMek elkarrizketa sustatu eta sinergiak sortu nahi dituzte, edukien ezagutza sustatu eta zorroztasuna lortzeko. Horretarako, bi erakundeek ezagutza trukatzeko konpromisoa adierazi dute, eta elkarren lan batzordeetan parte hartzekoa ekarpen adierazgarriak egin ditzaketen kasuetan. Hitzarmenean jasotzeko lanen jarraipena egiteko batzorde bat ere eratuko dute erakundeok, elkarrekin egin beharreko lanak adostu zein egindakoen balorazioa egiteko. Eusko Ikaskuntzaren lehendakari Ana Urkizaren hitzetan, “hitzarmen honek Euskal Herriko txoko anitzeko

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Eusko Ikaskuntzak eta TOKIKOMek lankidetza hitzarmena sinatu dute “egoera soziokulturalari eragiten dioten gaiak gizarteratzeko”

Osorik irakurri

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun