Maskoten presentzia aztergai, Saretzen ekimenaren olatu berri batean

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2024ko eka. 17a, 17:41

Txakurkume bat, etzanda, kamerari begira

TOKIKOMeko 14 toki komunikabidek eta EiTBk maskotek gure bizitzan duten presentzia aztertuko dute bihar, SARETZEN ekimenaren olatu berri batean. Saretzen EiTB eta TOKIKOMeko toki komunikabideen arteko lankidetza programa bat da, eta bere helburua da datu-kazetaritzako tresnak erabiltzea hainbat gai aztertzeko maila nazional zein lokaletik. Orain arte immigrazioa, eguraldia eta banketxeak aztertu dituzte lan-taldeko kideek. Ekainaren 18an argitaratuko den olatu berrian, berriz, maskotak hartuko hizpide: maskoten populazioa Euskal Herrian, maskotentzako zerbitzuen presentzia, alorreko profesionalekin elkarrizketak… EiTBko medioetan ez ezik, maskoten inguruko lan horiek honako toki komunika. hauetan aurkitu ahalko dira ekainaren 18tik aurrera:

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Maskoten presentzia aztergai, Saretzen ekimenaren olatu berri batean

Osorik irakurri

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun