Nazioarteko puntako adituak batuko dira Getxon hilaren 24an TOKIKOM Jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2023ko mar. 16a, 12:45

Euskarazko 76 toki komunikabide batzen dituen TOKIKOM taldeak martxoaren 24an ospatuko du bere 10. Urteurrena, Getxoko ‘Olatua’ gurutzontzien terminalean  egingo dituen ‘Komunikabideak etorkizuna ehuntzen’ jardunaldien bidez. Jardunaldiok antolatzeko, TOKIKOMek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Getxoko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta EiTBren babesa izan du, eta Uribe Kostako Hiruka komunikabidearen laguntza. 10. urteurrena okasio berezia da zalantzarik gabe, eta hori azpimarratzeko, TOKIKOMek komunikazioaren alorreko punta-puntako adituak gonbidatu ditu Getxora, hala bertakoak nola nazioartekoak. Toki-kazetaritza eta demokrazia soziala: Europako esperientziak Komunikazioaren esparrua nazioarteko zein estatu mailako enpresa handiek kontrolatzen duten testuinguru batean, tokian tokiko komunikabideak funtsezko eragileak dira demokrazia soziala

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Nazioarteko puntako adituak batuko dira Getxon hilaren 24an TOKIKOM Jardunaldietan

Osorik irakurri

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun