TOKIKOMek burututzat eman du TOKIKOM Plataforma Digitala berritzeko lanen lehen fasea

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2019ko mar. 28a, 09:28

NOAUA Plataforman

Lasarte-Oriako txintxarri.eus, Usurbilgo noaua.eus, eta Beterri-Buruntza-Aiztondoko aiurri.eus webguneen inkorporazioarekin, TOKIKOMek, bukatutzat eman du TOKIKOM Plataforma Digitalaren bertsio berriaren inplantazioaren lehen fasea. Aurretik beste sistema batzuk erabiltzen zituzten webgune horiekin, guztira 20 dira gaur-gaurkoz TOKIKOMek eta CodeSyntax enpresak sortutako azpiegitura informatikoa erabiltzen duten euskarako komunikabideak. Funtsezko azpiegitura euskarako komunikabideen mapan TOKIKOM Plataforma 2013an sortu zen, toki komunikabideen presentzia digital duina ziurtatzeko. CodeSyntaxen laguntza eta gidaritza teknikoarekin, toki komunikabideen edizio digitalak argitaratzeko tresna ahaltsu bat sortu zen, medio txikien artean edukiak ez ezik, estrategia digitala, inbertsioak eta teknologia bera partekatzea xede. Konponbide teknikoa emateaz gain, Plataformak komunikabide txikien arteko elkarlana ere sustatu

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean

Osorik irakurri

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun