Amama estreinatuko da gaur; Loreak Oscarretara bidean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Abril. 2015ko urr. 16a, 18:26

Gaur estreinatuko da Amama zinema-aretoetan. Loreak Oscarretara bidean da, eta aste honetan papereko ttipi-ttapan atera den nire zutabea ekartzen dut honat:

Lorez lore

Ilusioa eta poza sortu digu “Loreak” filma Oscarretara bidean ikustea. Joan den urtean Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zenetik –euskarazko lehenbiziko filma sail horretan-, arrakasta, sari eta lorerik ez zaio falta izan Jon Garaño eta Joxe Mari Goenagaren lanari. 50.000 ikusle lortu ditu filmak zinema-aretoetan (“Aupa Etxebeste”ren 72.000etatikk edo “Lasa eta Zabala”ren 70.000etatik urrun). Emaitza ikusgarria, nolanahi ere, euskaraz sortutako lan batentzat.

Izan ere, zero batzuk gutiago izan ohi dituzte euskarazko sormen lan ia denek. Apenas saltzen da libururik edo diskorik gurean; euskarazko antzerki-aretoetara nekez hurbiltzen da jendea, eta euskara markak ez du saltzen. Lagun dezala “Loreak” fenomenoak euskarazko produkzioa ezagutzera ematen. Euskara egun bakarreko lore baino, lorez lore ibiltzeko bizipoza izatea baitugu erronka.

 

Amama filma

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun