Baztango Udala, Baztango Gasnagileak, Cederna Garalur eta Hazitik Hozie elkarlanean ari gara Gasnaren astea eta Udaberriko Feria antolatzeko.
Gasnaren astea lehenengo aldiz antolatzen ari gara apirilaren 2tik 9ra, elkarlanean antolatu ditugun ekitaldien bidez esnekien ekoizpenak Baztanen duen garrantzia azpimarratu nahi dugularik.
Aurtengo Udaberriko Feriako egitaraua egokitu dugu Gasnaren astearekin bat egiteko. Aldi berean Baztango hainbertze ostatu eta jatetxetan laguntzari esker eskaintza grastonomiko berezia ere eginen da egun horietan.
Aipatu behar da ere Bertan Elkartearen eta Baztan Bidasoa Elkargo Turistikoaren laguntza jaso dugula ekitaldiak bultzatzeko.
Honekin batera bidaltzen dizuegun ekitaldien egitaraua eta gaur Baztango Udaletxean egin dugun agerraldiaren argazki bat:
Informazio gehiago beharko bazenute, deitu 948580561 telefonora.
Gasnaren astea eta Udaberriko Feria
-Apirilaren 3an
19:30etan Elizondoko AISE elkartean gasna erakusketa/dastaketa eta ardo eta sagardoekin uztartzea.
Sarrera 5 euro. Tel 675 55 09 60 (Aitor)
- Apirilaren 2tik 9rat
Jauregia gasnategia
Gasna mota: behia. Esnekiak: iogurta, irabiatua eta esnea
Bisitaldia: azalduko dugu gure eguneroko lana, Baztango antolaketa eta komunalen ustipaena, baita ere behitegi ekologikoari dagokion manejoa. Ondotik gasnategia ikusiko dugu eta azalduko dugu eraldaketaren prozesua eta akituko dugu esnekien dastaketarekin.
Prezioa: 3€ (8 urte edo gehiago dutenentzat).
Helbidea: Jauregia etxea. Aniz 31796
Bisitaldiak: apirilaren 2a eta 3a. 16:00 etan.
apirilaren 4a. 11:00etan
Harremanetarako telefonoa: 675 55 09 60 (Aitor)
Autxitxia gasnategia
Gasna mota: ardi latxarena
Bisitaldia: Elizondoko alde zaharrean kokaturiko dagoen gasnategiko instalazioak ikusteko aukera izanen da, gasta egiteko prozesua azalduko delarik. Ondotik autxitxia gasna dastatzeko aukera izanen da.
Prezioa: 3€ (8 urte edo gehiago dutenentzat).
Helbidea: Jaime Urrutia 32. Elizondo 31700
Bisitaldiak: apirilaren 6a eta 8a. 11:00etan.
Harremanetarako telefonoa: 657 57 61 42 (Ramon)
Kortariko gasnategia
Gasna mota: ardi latxarena eta behi esnearena
Bisitaldia: behien eta ardien egunerokoa erakutsiko da lehenik, ondotik gasna egiteko prozesua azalduko da, gasna dastatzeko aukera izango delarik. Bisitariek ere aukera izango dute ikusteko nola manejatzen den artaldea zakurrarekin. Bukatzeko txerriak hazteko gazura nola erabiltzen inguruko azalpenak emango dira.
Prezioa: 3€ (8 urte edo gehiago dutenentzat).
Helbidea: Kortaria baserria. Orabidea, 18 eta 19 kilometro artean.
Bisitaldiak: apirilaren 2tik 7ra. 15:00etan. Hitzordua finkatzea gomendatzen da.
Harremanetarako telefonoa: 948 58 04 27/ 638 35 75 17 (Julen)
- Apirilaren 8an, “gasna, hemengo elikagi osasuntsua” solasaldia Iraia Olabaren eskutik.
- Apirilaren 9an, dastaketa-lantegia (tailerra). Goizeko 12:00etan, Elizondoko Lanbide Eskolan eguerdiko 12:00etan. Izen emateko telefonoa 675 55 09 60 (Aitor).
- Udaberriko feria, apirilaren 10ean, urteko egitaraua egokitu da ekintza berriak gehituz:
10:00 Azienda Feria Merkatuko Plazan. Ahari leihaketa.
10:00-13:30 Artisautza eta Bertako produktuen Feria Foruen Plazan
11:00 Txistulariak
11:30 Urteko ardi gasnaren mozketa eta aurkezpen ekitaldia.
11:45 Gasna lehengo moduan nola egiten zen erakustaldia.
12.00 Baztango Dantzari Ttikiak
12.30 Baztan-zopen dastatzea
13.30 Sari banaketa Merkatuko Plazan
17.00-19.00 Artisautza eta Bertako produktuen Feria
17.00-19.00 Tailerra umeentzat
- Apirilaren 2tik 10era Baztango hainbertze jatetxe, ostatu eta landetxeekin Baztango esnekiak eskeniko dira . Parte hartuko duten establezimenduak “Hemen hemengoaz gozatu!” lelopean arituko dira.