Hagitz jendetsua izan da Korrika Bortzirietan

Arrakasta handia izan du 19. KORRIKAk Bortzirietatik pasatzerakoan, oso jendetsua eta parte hartzailea izan da. Larunbat arratsaldean eskualdeko lurretan sartu zenetik herritarrak etengabe batu ziren lasterketara, Isidro Etxeberriak ateratako argazkian Lesakatik pasa zen unea ageri da. Endarlatsatik sartu zen KORRIKA eta Lesaka, Igantzi, Etxalarko Bentak eta Bera zeharkatu ondoren Ibardindik gora atera zen Lapurdi aldera segiz. Guztira 31 kilometro osatu ziren lasterka gure eskualdean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun