Apirilaren 19an jokatu zen Arbizun master mailako Euskal Herriko txapelketa, bertan banatu ziren master 30, master40, master50 eta master60 mailako txapelak. Transbidasoa-Euromaster taldeak bost txirrindulari aurkeztu zituen irteeran eta master60 mailako txapela eskuratu zuen Luziano Mitxelenari esker.
Taldeak ihesaldiak bilatzen saiatu zen hasieratik eta bukaerarako Ion Zeberio gorde zuten frogaren akabera gogorra probesteko intentzioz. Hala ere Goerna taldeak lasterketa bere modura bideratu zuen eta 35 laguneko ihesaldia sortu zen lehen kilometroetan, taldeko Ibon Urtiaga sartu ze bertan. Ihesaldiak errez gainditu zuen bost minutuko abantaila eta zortzi minututik gorako tartea izan zuen; ondorioz lasterketa aurrekoen artean lehiatu zen.
Ibon oso ausart ibili zen goiz guztian zehar eta bere aukerak urrutitik bilatzen saiatu zen, baina azkenean 12. postuan helmugarratu zen; David Garcia irabazlearengandik minutu ingurura. Pelotoneko lehen taldetxoan sartu zen Ion Zeberio 34. postuan eta bertze taldetxo batean Txutxin Fernandez 55. Gerardo Telletxeak ezin izan zuen lasterketa akitu. Aitor Apeztegia sunbildarra, Iñaki Villoria iruritarra, Manolo Ganboa elgorriagatarra eta Meoki elizondotarra tropel nagusia zenaren taldetxo ezberdinetan helmugaratu ziren.
Transbidasoa-Euromaster taldeak lortutako podium honek denboraldi hasiera txukun bat sendotzeko balio du. Luziano berarentzat master60 mailako denboraldiko 8. garaipena da, horri Ion Zeberiok master30 mailan lortutako podiumak ere gehitu behar zaizkio; bertzeak bertze larunbat honetan Artziniegan lortutako edota aurreko asteburuan Monzonen. Hurrengo erronka Oliten ospatuko den Nafarroako txapelketa izanen da.