Abian da “ETA BESTETAN….ZER?” kanpaina

Baztango Udalak INAFI-ren kanpainaren bat egin du eta Baztango herriei parte hartzeko gonbita egiten die.

Herriko bestetan sexu erasoak, jazarpenak eta eraso sexistak prebenitzea eta ekiditea da bere helburua.

Kanpainaren lema da: Ezetza beti da ezetz. Bestetan errespetuz bizi gara eta irudia emakumeenganako indarkeria matxista salatzen duen esku gorria.

Kanpainan parte hartu nahiez gero, jarri harremanetan Udaleko Berdintasun zerbitzuarekin: berdintasuna@baztan.eus      948580006

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun