Gure izatea opakua da, laino baten atzean bizi da ezkutaturik. Lainoa uxatu ezean ezin dugu atzean dagoen horri buruzko zantzurik izan. Ate lodi bat da, ate pisutsu bat, eta giltza behar da ate hori irekitzeko. Galderaren giltza, hausnarketaren giltza, zalantzaren giltza. Ausardiaz, baina umiltasunez ireki behar da atea atzean dagoen horri aurpegira begiratu ahal izateko. Epai sozial horiei guztiei aurre egiteko, besteek nahi duten modura ez bizitzeko. Eta orduan, agian, hasiko gara koherentzia ulertzen. Galdutako borroka hori ez borrokatzen, gutxiago sufritzen.