Hegan

Fantasia imajinarioaren mundua da, errealitatetik at dagoena. Geure buru barnean existi­tzen den mundu paraleloa, alegia. Mundua arrapaladan jaurtitzen zaigu gainera eta guk jasotako hori txukundu egiten dugu, norberaren abileziaren arabera antolatu. Batzuetan, norberak erabakitzen du jasotako hori proportzio eta puska ezberdinetan aparteko biltegietan gordetzea: erre­alitatearenean edo fantasiarenean. Batzuetan, norberak erabaki­tzen du fantasiari jaten ematea, eta margotzea. Batzuetan puztukiak bailiran puztu egiten ditugu, eta zerurantz askatu. Batzuetan errealitatearekin bat egiten dutenean, lehertu egiten dira eta buru gainera jaurtitzen zaizkigu. Batzuetan nahita egiten dugu. Ba­tzuetan ez. Eta zein polita den nahita egiten dugunean, eta zein arriskutsua hala ez denean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun