Nahi duzun neurrian eta doinuan

Erabiltzailearen aurpegia Xabat Illarregi Marzol 2025eko uztailaren 26a

Uste dut bertsotan aritzen den jende askori gertatzen zaiola bertsotan gauzak esatea errazagoa egiten zaiola hitzez baino. Ez dakit zein den arrazoia: doinuak esan behar duguna nola esan iradokitzen digulako, 10/8 edo 7/6 neurrian hitzak sartzera ohitu garelako edo, besterik gabe, hizlari txarrak garelako.

 Agian, azken arrazoia egonen da egiatik gertuen. Ideiak antolatu eta sinplifikatzea errazago egiten zaigu bertso batean, eta berez, pentsa: Silaba kopuru jakineko puntuz osatzen da bertsoa, errimatu egin behar du, momentuan sortua da eta luzera zehatza izan behar du. Eta halere, bai, errazagoa da bertsotan gauzak esatea hitzez baino. Paradoxa bat dirudi baina askotan gertatzen zaigu. Funeral batean hizketan hasi beharko bagenu kutxan dagoena ere altxatzeko moduko txorakeriak esanen genituzke. Agian, bertsotan ere esaten ditugu, baina doinuak, abesteak eta hor sortzen den zera horrek dena apaintzen du? Ba, agian bai. Hemendik aurrera hemen ere bertsoen bidez idazten hastea pentsatzen ari naiz...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun