Askotan hitz egiten dugu euskal gatazkaren ondorioez, baina niri iruditzen zait ez garela euskal gatazkaren ondorioak bizitzen ari, oraindik ere gatazka bete-betean gaudela. Urteak preso daramatzaten presoak etxeratu arte, herritarron eskubideak onartu arte eta gure herriaren gaineko erabakiak herritarroi libre hartzen uzten diguten arte ez da gatazkarik bukatuko. Normaltzat hartzen dugu presoen gaia, beharbada distantziatik begiratzen diogulako. Pentsatu zer den pertsona bat 5, 10, 15, 20, 25 urtez gela batean sarturik edukitzea, etxetik urrun, senide, lagun, herritarrengandik urrun, isolaturik... Agian ez zara hain lasai geratuko, edo barrenak mugituko zaizkizu. Horregatik atera ginen kalera apirilaren 17an.