Euskara

«Leitza oso herri euskalduna da. Leitzan euskarak ez du galtzeko arriskurik». Askotan entzun dugu halakorik, eta guk ere hori barneraturik dugu. Ordea, gero eta gehiagotan entzun izan ditut gazteak euren artean gazteleraz, helduak euren artean gazteleraz eta adineko pertsonak euren artean gazteleraz.

Egia da, konparaketak egiten hasiz gero, Euskal Herrian eta oro har Nafarroan, Leitzan euskarak hiztun kopuru altua duela, baina gero eta kontzientzia euskaldun gutxiago dugula iruditzen zait. Erlaxatzearen ondorio? Leitzan, hain inguru euskaldunean, gazteleraz aritzeko joera handitzen ari baldin bada, edo joera hori baldin badago behintzat, guk daukaguna ez duten lekuetan seme-alabak euskaraz ikasteko eta bizitzeko ahalegina egiten ari direnekiko errespetu falta dela uste dut joera hau. Gaztelerak handinahia ematen digu eta euskarak balorea, bakoitzak erabaki beza. Askori min eginen dio hau irakurtzeak; bada, zer hausnartua badugula esan nahi du.

«Gaztelerak handinahia eta euskarak balorea ematen digu»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun