Aitzakiarik ez

Erabiltzailearen aurpegia

Ez da hilabete bat igaro urteroko legez Olentzero eta Mari Domingi zetozenaren aitzakian mahaiaren bueltan elkartu ginela 24 eta 25ean. Sei egun besterik ez genituen behar izan berriro ere familia, etxeko edo lagunekin elkartu eta bi otordu handi eta luze egiteko, 31 gauez eta ilbeltzaren lehenean, eguerdiz. Eta nola ez, tartean, parranda.

«Euskaldunok edozein aitzakia bilatzen dugu festarako»

Hau nahikoa ez eta urteko bosgarren egunean ere kaleetako tabernak lepo egiteraino bete ziren gauez, eguzkia atera artean irauteko asmoz. Ordura artekoarekin konformatu ezinean ordea, ohikoa izaten da hurrengo egunez bazkaria edukitzea familiarekin. Hori bai, behin Gabonetako oporrak bukatuta, ustez parranda, bazkari, jan eta edan luzeekin bukatzen dugu, eta berriro ere ohiko errutinara itzultzea espero dugu. Baina ez! Orain inauteriak datoz! Hasi da orain ere inauterien denboraldi luzea, eta hauekin batera berriro ere otorduak, parranda, festa... Argi dago euskaldunok edozein aitzakia bilatzen dugula festarako, eta argi dago festarik egiten ez duenak aitzakiarik ez duela ez egiteko.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun