Iturri zaharretatik edanez etorkizuna eraiki

Erabiltzailearen aurpegia Nahia Senper Mazizior 2023ko api. 29a, 10:00

Izaera herritarra, proiektu pedagogiko propioa duena eta kalitatezko hezkuntza eskaintzen duena. Haur, lehen eta bigarren hezkuntza euskaraz ematen duen Euskal Herriko eskola autonomoa da.

Kooperatiba. Jabetza, kudeaketa eta lana bazkideen esku dago, helburu sozialak baditu, gizarteari zerbitzu bat ematea, bazkideak elkartu egiten dituena.

Ardatz nagusiak euskara eta Euskal Herria dituen proiektua osatzen dute ikastolek.

Sorreran bezala, gurasoak, laguntzaileak, langileak, ikasle ohiak, etab. ikastolen motor eta sostengu dira, elkarlanean saihestu beharreko oztopoei aurre eginez.

Ttikiak Handi munduko hizkuntza guttituen handitasuna aldarrikatzeko eta haien arteko zubiak eraikitzeko proiektuaren parte.

Oztopo guztien gainetik euskaraz bizitzeko nahiari eutsiz, gure ametsa posiblea bihurtuz eta egunero hobetuz.

Lankidetza, bai ikasketa prozesuan baita auzolanean ere, ikastola osatzen dugun guztion partaidetza bultzatuz eta komunitatea indartuz.

Animo ikastola guztietako kideei. Elkarlanaz Euskal Herria euskalduna lortuko dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun