“Nafarroa Oinez-zale” guztiak Oinez kantaren bideokliparen protagonistak izatea nahi dugu. Akabaila jendetsu eta girotsua eman nahi diogu bideoari, denon artean. Helburu horrekin, grabaketarako bi hitzordu prestatu ditugu heldu den ortziralerako, maiatzaren 22rako:
-Arizkunen, plazan, 16:30ean.
-Elizondon, Iriarte frontoian, 18:30ean.
Animatu zaitezte parte hartzera eta animatu zuen ingurukoak!