Ohitura berriak

Erabiltzailearen aurpegia Monika Agirre Cascallana

Ikasle garaian, Iruñetik Bartzelonarat joan nintzelarik, harritu egin ninduen katalanek beren hizkuntza erabiltzeko moduak.

Ikusi nuen han ez zutela hizkuntza aldatzen taldeko norbaitek katalanez ez zekielako eta batzuk nirekin ere katalanez solastatzen zirela, nahiz eta nik gaztelaniaz erantzun. Aitortuko dizuet hasieran horrek pixka bat haserrarazi ninduela, izan ere, euskaldun bezala, edukazio aferatzat hartzen nituen kontuak tarteko, bizi guzia eramaki nuen kontrakoa egiten, gaztelaniaz erantzuten zidatenekin gaztelaniaz egiten. Halere, hasierako talka linguistiko horren ondotik, egoera berrira laketu nintzen eta halako hizketaldiak normaltasunez bizitu nituen, drama handirik gabe.

Egun, nik ere, katalanei ikasi nien bezala, elkarrizketa elebidunak izaten ditut euskara ulertzen dutenekin. Badakit batzuendako hasieran arraroa izaten ahal dela edo pixka bat haserretuko direla, niri gertatu zitzaidan gisa, baina ohitura aldaketek hori dute: lehenagokoarekin hausteak deserosotasuna ekartzen du. Baina nola eginen dugu aitzinerat, gure ohikotasunetik lekutzen ez bagara eta ustezko normaltasuna zalantzan paratzen ez badugu?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun