Ezin asmatu

Euria leher kanpoan, Anestesia taldearen Erantzun diskoa etxeko bozgorailuan eta botilako Alhambra garagardo hotz on bat eskuan, ordenagailuaren aitzinean jarri naiz, Nire txanda atal hau idazteko asmoz.

Honako hau ez da lehenbiziko saiakera, bizpahiru aldiz hasi bainaiz lehenagotik teklatuan behatzak dantzari zerbait erran nahirik, baina deus ez, ez dut lortu.

Esaldi bat idatzi, bi, dena borratu, berriz hasi. Gelditu gabe paragrafo bat idatzi, hori behin leitu, bitan, hirutan: ezta ere, hola ere ez. Berriz bueltan ezabatu eta xuritik hasi. Eta ni ez naiz, preseski, gauzei hamaika buelta ematen aritzen den horietakoa, baina trabatu egin zait idatzi hau: ezin korapiloa askatu. Azken finean, ez da hain zaila erran nahi dudana, baina, aldi berean, bada aski gaitza. Nola agurtu lagun bat, berriz ikusiko ez duzun laguna, 900 karaktere eskas izan behar dituen testu batean?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun