Hala, imajinatu: 'txarra' beharrean, 'ezona' erranen bagenu; eta, 'hotza' beharrean, 'ezberoa', horiek errepikatzearen poderioz, 'txarra' eta 'hotza' kontzeptuak ahuldu eta, hondarrean, galdu eginen lirateke.
Hori ikusita, ezargia eta ezegokia izaten ahal da herriko bestei 'ezbestak' deitzea, ezongi konprenitzen baita erran nahi dena edo erran ezin ez dena; neronek ere ez dut sobera garbi. Eta nola harrituko gara, ba, udako ezbai honen erdian, ezhelduek (eta zenbait ezgaztek, noski) ezparrandak egiten badituzte ezordu ttikietan eta ezohiko ezlekuetan?
Ezbururik eta ezbuztanik ez duten ezgaraiak dira hauek, zalantza izpirik gabe!