Laugarren artea

Ondokoaren izerdia zurearekin nahasia usaindu, beroa pasatu, eskuan duzun tragoarekin kamiseta busti, norbaiten zigarroaren sua zure besoan sentitu, ukondo-kolpeak jasan, belarriak zulatu... Horrelakoxeak izaten dira kontzertu batzuk: biolentziaren mugan dantzatzen diren basurde-bestak. Baina kontzertu batean sortzen den giroak harrapatzen zaituelarik, musikarekin bat egin eta musikarien energia zure egiten duzularik, aipatutako mixeria ttiki horiek guziak jokoaren parte bihurtzen dira, eta gozamenari irekitzen zaizkio ateak parez pare.

2020ak kolpez itxi zituen musika-areto, kafe-antzoki eta halakoak, eta, geroztik, iduritzen zait bizitza pusketa bat galdu dudala nonbait. Finean, zurtz gelditu gara musikazaleak; noraezean musikari eta teknikariak.

Momentuz, badirudi deus guti egiten ahal dela: antolatzen diren kontzertu pixarretara joan, eta lerro xume hauen bidez bada ere, laugarren artearen garrantzia goraipatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun