Horiez gain, bertze batzuk ere azaltzen zaizkigu etxean: astero-astero, herriko nekazari gazte batek ekartzen digu barazki-saskia, eta, bertan ere, karakolak egoten dira; ttikiagoak, bai, baina egon badaude. Dena dela, jarrera ezberdina dutela erranen nuke: alai, natural, lasai. Eta, finean, azken horietaz ez naiz kexu, seinale ona baita erosten ditugun barazkietan bizia egotea: osasunaren isla da, eta aski ongi ikasia dugu hori zeinen garrantzitsua den, ezta?
Oi, barraskilo! Batzuetan, etsai eta, bertzeetan, lagun: gogoz kontra, baina, balkoia parteka dezagun!