Komeni da ingeles erdi ahantziari herdoila kentzea noizean noiz, eta, horretarako, aski aproposak izaten dira bakazioak. Edonora joanda ere, ohikoa izaten da jakin-mina ase nahi duen baten batekin topo egitea; halakoetan, galdeketa zorrotz bati erantzuteko prest egon beharko gara: «How are you? What's your name? Where are you from?...». Eta, ene! Zenbat buruhauste sortzen duen azken galdera horrek batzuetan!
«From Basque Country» erantzunarekin bertzea kontent gelditzen bada, ederki, arazorik ez. Baina, gure herriaren existentziaz ideiarik ere ez badu, orduan hasten dira komeriak, azalpen korapilatsuak eta galdetzailearen zalantzak: «Andorra? Catalonia? Portugal?».
Aurten, estreinakoz, konponbide eroso eta alfer samarra erabili dut: mugikorrean, Europako herrien mapa erakutsi, eta behatz erakusleaz baliatu naiz: «From here». Azken finean, iduri batek hamaika solasek bertze balio du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.