Pantera

Animalia zinez ederra da pantera: dotorea, misteriotsua, bakartia eta kolore beltz distiratsukoa. Bortitza eta zakarra dirudien arren, bere burua arriskuan ikusten duelarik bakarrik erasotzen omen du. Arrazoi horrexegatik, 1966ko AEBetan, izen horrekin bataiatu zuten beltzen eskubideak defendatzen zituen mugimendua: Pantera Beltzak. Autodefentsarako zen alderdi hura gizonez zein emakumez osatua zegoen; azken horiek alderdikideen erdia baino gehiago ziren. Emakumeen eta langileen eskubideen alde ere borrokatu ziren, eta, hala, aktibista garrantzitsuak nabarmendu ziren bertan; errate baterako, Angela Davis.

 

Martxoaren 8ko ale honetara, aproposak iduritu zaizkidan Davisen aipu pare bat ekarri nahi izan dut:

  • “Mundua errotik aldatu ahalko balitz bezala jokatu behar dugu. Eta hori, une oro egin behar da.”

  • “Ez naiz aldatzen ahal ez ditudan gauzak onartzen ari, onartzen ahal ez ditudan gauzak aldatzen ari naiz.”

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun