Indarrik ez duenez, radarrez betetako errepideetan zailagoa da horien paretik azkarregi pasatzea, nahiz eta Lekunberrikoan, aldapa behera izanik, arrisku latza dagoen. Motozerrak, botak, landareak edo dena delako trasteak eraman behar direla? Sartu lasai kotxean eta eraman! Gainera, kutsaduraren aitzakian hiri handietara sartzerik ez omen dago. Hauetara arrimatze hutsak dakarren estresa ezagututa, hori ere abantaila handia izan daiteke.
Dena dela, kotxe zaharraren abantaila handiena hura lehertu bitartean berririk erosi beharrik ez izatea da. Sortu dugun mundu moderno digital hau gehixeago gorrotatu nahi baduzue, saia zaitezte kotxe berria erosi eta horretarako ematen diren dirulaguntzak eskuratzen. Ez dut sekula maratoirik korritu, baina nekez egin beharko da lasterketa horretan dirulaguntza horiek lortzeko baina esfortzu handiagoa.