Kilometro batzuk egin eta eserleku estu gogorrarekin ipurdia mintzen hasterako buelta hartu nuen etxerantz eta hara ustekabea! Berriz ere haizea kontra! Ederra martxa!! Nola liteke?
Hanka-zuztarretan indar askorik ez denean, haize ufada txikiena ere kontrakoa iruditzen zaigu. Euskararekin antzeko zeozer gertatzen zaigulakoan nago. Azken aldian Iruñea aldean dexente ibili naiz eta han aldeko haizea harrapatzea ez da erraza. Txirrindulariek edo migrazioan hegan doazen kurriloek bezala egin behar, alegia, bata bestearen atzean sartu eta haize-babesik egokiena duen lekua aukeratu indarrak aurreztuz aurrera egiteko. Bai, zaila eta neketsua da hau baina… ez dago besterik. Eman!