Zalaparta handia sortu zuten. Tenperaturek gora eginen zutela esan zuten, bero bolada luzeak gero eta maizago etorriko zirela, lehorte luzeagoak. Poloetako izotzak urtzeko arriskua omen zegoen, glaziarrak desagertu, itsas maila igo, ura azidotu... alegia, sekulako berri txar pila. Denbora joan ahala zailagoa bilakatzen da aurreikuspen haietako bakoitza zertan gelditu zen esatea. Baina... asmatu al zuten?
Asko laburtuz, ez. Motz gelditu ziren. Aurreikusitakoa baina askoz ere azkarrago gertatzen ari dira aldaketa hauek guztiak eta baita aurreikusi ez ziren beste asko ere. Bazterrak suntsitzeko gaitasun harrigarria erakutsi du gure espezieak, bere burua arriskuan jartzeraino. Suntsitutakoa bere onera ekartzeko ahalmenik erakutsiko al dugu inoiz? Gai izanen al gara gizarte kamikaze honen martxa zuzentzeko? Hala komeni!