Gaztainondoei bultzada

Gaztainondoa azkar hazi eta fruitu bikainak ematen dituen zuhaitz dotorea da. Zuretarako, jateko zein aziendak bazkatzeko garrantzi ikaragarria zuen eta gure herrietan jakinduria zoragarria zegoen haren inguruan. Zoritxarrez, duela 100 urte inguru kanpotik ekarritako landareekin iritsitako onddoek gaitzak ekarri zituzten eta gaztainondoen artean hilkortasun handia eragin zuten.

Hemen bezala, Galizia aldean ere onddoek osasun arazo handiak sortu zituzten gaztainondoetan, baina urteetako ikerketa eta lanari esker Lourizango BasoIkerketa Zentroan gaitza ongi xamar jasaten duten klon hibridoak lortu zituzten. Azken urteotan nafarrak haiekin elkarlanean hasi dira bertako gaztainondoen egoera hobetzeko: herriz herri informazioa bildu eta bertako gaztaina barietateak gorde dituzte, eta gaitzen aurka hobekien erantzun duten klonak lortu eta landatzen hasiak dira gure eskualdean. Zorionak ekimen hau bultzatu dutenei eta ea lan eder honek etorkizunean fruitu onak dakartzan!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun