Gure osaba Ramon zena astozale amorratua zen. Soldaduskan ukuiluan astoak eta mandoak zaintzen jarri zuten eta noizbait entzun nion esaten haietxek zirela kuartelean talentu handiena zutenak. Urteak egin zituen ardibide zaharrak eta Santiago bideko zati galduak berreskuratzen. Haren lantaldean ezinbestekoa zen Balan, astoa. Ramonek zioenez sen berezia zuen galdutako bideak aurkitzeko. Horretarako aski zen norbaitek bide zati bat erakustea, eta hark tapa-tapa ederki erakutsiko zuen nondik nora zihoan. Hala berreskuratu ahal izan zituzten galdutako bide tarte luzeak.
Gure gizarte moderno honek bide azkar berriak egin bai baina betiko bide mordoa galdu du. Ardibideak, ordea, kultura, natura eta mugikortasunaren aldetik ondare ikaragarria dira, ezinbestekoak larrez aldatzen duten artzainentzat, eta zaindu beharreko altxorrak. Orantzaroak eta astoak, besteak beste, eskertuko dute horiek zaintzea!