Klima larrialdia eta turismoa

Turismoa indarra hartzen ari da gure eskualdean. Urte askotan ez da izan turistentzat oso leku erakargarria. Inguru honetako klima euritsuak berme gutxi ematen zuen eguzkitan kolorea hartu eta putzuan gustura sartzeko moduko oporrak pasatzeko.

Gauzak, ordea, klima larrialdiarekin, azkar aldatzen ari dira. Joan al daiteke Madrilera edo Sevillara udan? Bai, aire girotua piztu eta itzalean ezkutatzeko. Gure etxearen pareko nekazaritza turismoan urteak dira Valentziako eta Andaluziako turistak etortzen direla euri esperantzan. Lainoa nahi dute udan, eta gaueko freskura euren etxean egin ez dezaketen hori egiteko, alegia, atxon edo deskantsatzeko.

Klimak berotzen eta lehortzen jarraitzen badu, oso litekeena da etorkizunean hegoaldeko turisten oldea izatea gure herrietan. Alde ona badu, noski, baina baita kezkatzen duen beste alde bat ere. Mediterraneo aldea etxe zakarrez, porlanez eta urbanismo aldetik negar egiteko moduko eraikinez bete dute. Gai ote gara gurean beste zeozer egiteko? Eta gai ote gara lehendik nahi adinako indarrik ez duen hizkuntzari eusteko? Hala nahi!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun