Nik lepokotik tira egin nion hesiko zuloa erakusteko eta Argik “GRRRRRRR” esan zidan, argi aski. Joxemari deika ari zitzaion hesiaren beste aldetik, baina Argi haren paretik pasatzen tematu zen, alferrik. Berriz heldu nion lepotik hesiko zuloa erakusteko eta jauzi eginez gainera etorrita ongi merezitako hozka egin zidan. Joxemarik jendea lasaitzeko bere dohainak erakutsi zituen: «zakurre txertatu gabe zeuket, Luze». Zorionez, azaleko urratu bat besterik ez nuen, txakurrak ez baitzidan minik eman nahi izan. Bere modura, konfiantza handiegia hartu izana adierazi zidan, besterik gabe.
Badirudi ezinbestekoa dela gaur egun atzerriko hizkuntzak ikastea baina, bistakoa denez, beste animalia espezie batzuen hizkuntzen gutxieneko bat ikastea ere komenigarria da oso.