Beste garai batzuk ziren. Apirilean Leitzako erreka elkarri itsatsitako zapo-mordoiloz eta hauek errundako arrautza-sokez betetzen zen. Bordatxora bidean udaberriko gau euritsuetan milaka zapo ikus zitezkeen errepidean poteka eta ondoren ikuskizun latza: kotxeek zapaldutako egundoko «zapo-talo» pila. Zalantzarik gabe, zapoak ugari ziren gurean.
Gaur egun kosta egiten da zapo-mordoak eta arrautza-sokak aurkitzea errekan. Ingurua erabat eraldatu izanak, neka-zaritzako produktu kimikoek, klima aldatzeak eta abarrek ez diete batere mesederik egin izanen. Eta gure bajeran, nahiz eta zaporen bat dabilen jakin nahian katiuskak propio etzanda utzi, alerik ere ez da barruan sartu. Gauzak nola diren! Garai batean «zapo zakar honek beste lekurik ez al zun»? pentsatuko nuen zapoa katiuskatik ateratzerakoan. Orain bat aurkitu nahi izan dudanean... ezin!