Jendearen joera berriak

Aspaldiko lagun dudan Joxemartiñek askotan esan izan dit zenbateko mesedea egiten duen, bere ustez, hirietan, saltoki handietan edo futbolari begira milaka lagun biltzeak. «Imajinatzen al dok jende pila hori astebururo mendialdean sakabanatuta? Ez genikek gauza onik izanen!». 

Eta hara non 2020az geroztik birus-kutsatzeak eteteko tabernetan, kirol ekitaldietan eta abarretan jendea pilatzea galarazi nahi izan zen. Ondorioz, garbi arnasteko asmoz milaka lagun irten ziren mendi aldera, eskalatzera, erreketan bainatzera edota bizikletan ibiltzera. Inguruko nekazaritza- eta mendi-eremuetara ezagutzen ez zen bisitarien presioa iritsi zen, askotan mendi aldean ibiltzeko batere ohiturarik ez duen jendearen aldetik. Eta horrek bere ondorioak ekarri zituen: inguruko turisten gorakada, zaborrak, traban utzitako kotxeak, arazoak sortzen dituzten txakurrak, eta abar. Sadarren milaka lagun elkartzeak arazo batzuk sortuko ditu bertan, baina beste leku askotan, mesedea. Joxemartiñek arrazoi puska bat behintzat berea zuen, noski....

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun