«Lanak hilabetez atzeratu amuarrainak umatzen ari direlako? Mendi lasterketa desbideratu ezagutzen ez dugun landare bat babesteko? Aizu, badaude ingurumenari askoz ere kalte handiagoa egiten dioten beste jarduera batzuk! Naturzaleak, gara, gure jarduera aspaldikoa da eta eskualderako diru-iturri garrantzitsua da!».
Antzeko erantzunak maiz entzuten direlako da pozgarria naturaren kontserbazioaren alde aurrerapausoak ematen dituzten eragileak topatzea: baso-jabeak, alkate eta zinegotziak, eta edozein arlotan diharduten ekintzaileak, euren esku dagoena egiteko prest. Azken finean, ulertu dutelako ingurumena zaintzea denon zeregina dela eta hori eginda, geure burua eta atzetik datozenena zaintzen ari garela.