Ederki egina! Gure herriko kale nagusiko zuhaitzek urtero ematen dituzte fruituak eta horiek hazia zabaltzeak ez dakar inolako arazorik, bertakoak direlako. Kanpoko espezieek bertako espezieei lekua kentzen diete, eta batzuk hazia zabalduz inbaditzaile bihurtu dira eta ingurumen arazo oso larriak sortu dituzte gure eskualdean bertan. Gainera, kanpoko espezieak ekartzeak kanpoko gaitzak ekartzeko arriskua du. Hala gaixotu ziren zumarrak edo gaztainondoak, besteak beste. Har ditzagun kontuan ingurumen irizpideak zuhaitzak landatzerako orduan. Honezkero ohartuta behar genuke kanpotik etorritako gaitzekin bromarik ez dagoela!