Ipurtargiak itzaltzen ari dira

Bart iluntzean ipurtargi bila atera naiz. Goiko errotaraino igo naiz alerik aurkitu gabe Beatrizekin topo egin eta bat erakutsi didan arte. Etxera bueltan eta aspaldiko partez, beste hiru aurkitu ditut.  Poza hartu dut.

Intsektu hauek barraskiloak jan eta horien populazioak nolabait orekatzen dituzte. Emeek erreakzio kimiko baten bidez argia egiteko gaitasuna dute arrak erakarri eta ugaltzeko. Tarteka jendea antzeko teknika erabiltzen ikusi dut herriko jaietan argia egiten duten betaurrekoak jantzita. 

Dirudienez, eta gizakiok eragindako aldaketen ondorioz, ipurtargiek martxa txarra daramate munduan zehar. Batetik, hauen bizilekua eraldatzeak eta nekazaritzan produktu kimikoak erabiltzeak kalte handia egin die.  Gainera, gure argi artifizialek ipurtargiak nahasi egiten dituzte. Beharbada, une honetan bertan izanen duzu etxean alferrik piztutako argiren bat. Eta argia itzalita ingurumena eta zure patrikari mesede egiteaz gain, beharbada, ipurtargiei elkar aurkitzen lagunduko diezu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun