Bi ekitaldiak bihar, martxoak 25, larunbata, izago dira.
1) Autodefentsa tailerra. Doneztebeko kiroldegian eramango da aurrera, Emagin Elkartearen eskutik. Malerrekako Mankomunitateko Prebentzio Batzordeak eta Malerrekako Gazte Asanbladak elkarlanean antolatutako 6h-ko ikastaro honen helburu nagusia indarkeria matxistaren aurrean eskualdeko emakumeen ahalduntzea sustatzea da. Ikastaroan erasoak identifikatu eta aurre egiteko estrategia fisiko eta emozionalak landuko dira.
2) Maskulinitate berriak. Elgorriagako ostatuan, hau ere Emagin Elkartearen eskutik. Malerrekako Gazte Asanbladako kideek antolatutako tailerra da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.