Urteko kontzertua bukatuta, musika eskolako irakasleak Emir Kusturikaren Unza unza Time-rekin eman zidan sorpresa eta bizi izan naizen etxe guzietara lagundu dit. Eta, hala, lagunek oparituta ezagutu ditut Itoiz, Jonny Cash, Goodman, Madonna, Pink Martini edo Chancha Via Circuito, bertze hainbertze.
Ez dut musika kultura handirik eta beharbada horregatik iruditzen zait apartekoa musika ezezaguna opari hartzea. Are gehiago, algoritmo petralak agintzen duen garaietan. Beti da aproposa musika oparitzea: lagunari, ilobari, kideari... Disko bat, kanta bat, zerrenda bat. Nahikoa da erratea: Zutaz oroitu naiz hau entzuterakoan.