Gustatzen zait galdera. Gakoa ez baita bazaren edo ez, baizik eta zer zaren gehiago. Gonbidatuek nahiko lan izaten dute erantzuteko eta maiz norbere burua justifikatzen totelka bukatzen dute.
Pasadizo ttikiek ere isla dezakete zer garen gehiago. Hauxe gertatu zait berriki: Lan egiten dudan irratian jatorri afrikarra duen emakume bat elkarrizketatu dute. Musikaz, emakume izateaz eta iraultzaz solastatu dira. Nik, berehala, zera: Ez al diote arrazakeriaz galdetu behar? Kideen aurpegiak ikusi eta berehala ohartu nintzen nire galdera traketsaz, arrazistaz. Ez zait berriz pasatuko.