Zein 'influencer'ri segitzen diozue?

Erabiltzailearen aurpegia Maite Bidarte Sota 2024ko mar. 9a, 10:30

Hau irakurtzen ari zareten emakume batzuk akaso oroituko zarete Elena Francisen irrati kontsultategiaz, entzule aunitz bildu zituen irratsaioa izan zen.

1947an hasi zen Francis aholku estetikoak eta etxe-garbiketako gomendioak ematen. Gerora, emakumeen kezka sentimentalak erantzuten ere hasiko zen. Influencer bat zen.

«Gizona desleiala bada, izan itsua, gorra eta mutua», edo «bortxatu bazaituzte zerbait egin duzunaren seinale». Horiek ziren, bertzeak bertze, entzuleen kezkak lasaitzeko ematen zituen erantzunak. Ez zituen inoiz kontuan hartzen ez emakumeak, ez eta haien zoriona. Soilik eginbeharra.

Kontsultategiak 1947tik 1984ra arte iraun zuen. Gerora jakin da Francis ez zela inoiz existitu, eta aholku horien gibelean zeudela, Ángela Castells Falangeko Sección Femeninako kidea eta 60ko hamarkadatik aitzinera, Juan Soto Viñolo zezenketa kritikoa.

Beraz, erne, segitzen diegun influencerrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun