Hau irakurtzen duzuenerako Tourraren 110. edizioa hastear izanen da Bilbotik. Pentsatzen dut umeek emozioz bizituko dutela aurtengoa, akaso txirrindularitzan zaletuko dira eta iltzatuak geldituko zaizkie belaunaldi honetako Rogli, Evenepoel eta noski, Pogacar. Nik ere ederki gogoratzen ditut 90eko hamarkadako txirrindulari erreferenteak, portzierto, gizonezkoak denak.
Garaiak aldatu dira emakumezkoen txirrindularitzan ere. Gizonezkoen Tourra Eliseoetara ailegatuko den egunean hasiko baita emakumezkoena. Eta bai, Indurainek bortz Tour irabazi zituen, baina Joane Somarribak hiru! Bidegorrian, erran umeei: estutu Van Vleutenek bezala, indarberritu Arriazuren pare, izan Kopecky bezain azkarra, eta altxa besoak Somarribak bezala.