Bizikleta gaineko pentsamendu batzuk

Erabiltzailearen aurpegia Maite Bidarte Sota 2021ko ira. 11a, 09:00

Irakurtzen ari zareten hau Perpignan inguruan ari naiz idazten. Bizikletan ari gara bidaiatzen, Tolouse-Girona egitea da intentzioa. Midiko Kanalaren bidea jarraitu dugu hasierako lehen bi egunetan. Aspergarri xamarra, portzierto. Baina bideak badu gauza on bat eta da jende aunitz ezagutzen dela.

Albert ezagutu dugu, Pirinioetan elur jauziak aurreikusten lan egiten duen katalana. Hark kontatu zigun National Geographic-en arabera, gizakia pikutara joanen dela 2040. urtean. Carcassonne inguruan ezagutu genituen Fran eta Viqui. Teknologia negozio bat ireki zuten Meridan, baina ezin izan zuten merkatuan lehiatu eta dena galdu zuten, baita etxea ere. Bidea oinez egiten ari dira, bi maleta eta orga batekin. Kostara ailegatu nahi dute ostren denboraldian lan egiteko. Bizikletan isilik egiten dira kilometro aunitz, eta maiz etortzen zaizkit burura, Albert, Viqui eta Fran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun