«Pako hasi berotzen»

Erabiltzailearen aurpegia Maite Bidarte Sota 2019ko aza. 14a, 09:53

Bideoa grabatzen ari denak dio, «Pako, hasi berotzen, aterako zara!» eta pantailan ageri den gizona saltoka hasi da, besoak alde batera eta bertzera astintzen. Gizasemeak badu txapel berde bat buruan, eguzkitako antiojoak, militar txaketa, gerriko gorria, etxeko zapatilak... Ah! Eta benda batekin estalita du aurpegia, momien gisa.

Berotzen ari den Pako, Francisco Franco diktadorea da. Donostiako Egia auzoan paseatu zuen gauez, pasa den urriaren 24an,  maleta bat eskuan, desorientatuta, 40 urte eta gero, Erorien Bailaratik atera dute eta ez zekien nora joan. 

«Behean dagoenaren kontura irririk ez. Opresioa da»

Noski, Franco hura umore handiko donostiar bat zen. Eta sasi diktadoreak Egiako auzoa poztu egin zuen eta irria eragin bideoa ikusi genuenoi. Umoreak sendatzen baitu zauri gaiztotuena ere. Hori bai, umorea beti, behetik goiti. Egitekotan, gure buruaz eta gu baino boteretsuagoa denaz egin irri, ez, behean dagoenaren kontura.  Bertze hori opresioa da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun